EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz): "Peru Abarkako olagizonak"

Burdinola

Bisita gidatua

El Pobaleko Burdinola

2021/05/22

Jarduera berezia

El Pobaleko txokoak bai eta burdina egiteko zeregin latza berezagutzera gonbidatzen zaituztegu Juan Antonio Mogelek 1802an idatzitako Peru Abarka eleberriaren bidez, garai hartako olagizonen eguneroko lanaren erretratu fidela islatzen bait du.

Mogelen obra euskal literaturaren historian eleberri gogoangarria da eta nabarmena hainbat arrazoirengatik, haien artean izenburua bera*. Oso deigarria den beste ezaugarri bat narrazio egituratzat elkarrizketaren erabilera da, Peru Abarka baserritarrak, bizargin eta zirujaua den Maisu Juan hiritarrarekin, haien munduaren kontrako ikuspuntuen solasaldia da. Elkarrizketa atseginak dira, humorez beteak eta beste forma literario batzuekin aberastuak, abestiekin, esaera zaharrekin edo alegiekin.

El Pobalen prestatu dugun bisitarako Mogelek lan lekuak, zereginak eta burdinolako ogibide desberdinak deskribatzeko erabiltzen duen adierazkortasunaz baliatuko gara, bai eta industri jarduera honetarako erabiltzen diren teknika eta lanabesen hiztegi aberatsaz ere, idazleak bere obran maiz aipatzen dituenak.

*Peru Abarca doktoreak, Basarteko Unibertsitatean euskal hizkuntzan katedradunak edo euskal baserritar bakarti baten eta Maisu Juan kaletar bizargin baten arteko elkarrizketak.

Lekua: El Pobal burdinola

Ordua: 10:00 eta 12:00

Doako jarduera. Erreserba egin behar da.

Egutegia

Egutegia
Maiatza 2021
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
<< Api. Eka. >>

Aldundiaren Logoa