Naiara Gallegok eta Laura Díez Garcíak beren esperientzia kontatuko digute, bai eta beren burua nola berrasmatu behar izan duten ere, bizitzan aurrera egin ahal izateko eta gaurko merkatuan toki bat izateko.
Gazteenentzat baliagarri izan daitezkeen esperientziak, beren etorkizuna lantzera begira.
Naiara Gallego, argazkilari eta Meraki estudioaren fundatzaile.
“Maite dudan horretan lan egin ahal izatea, biziki estimulatzen nauen horretan, argazkilaritzan, nire bizitzako lorpenik handienetakoa da, eta oso harro sentitzen naiz. Meraki estudioa, argazkilaritza estudio eder bat, sortu izana da niretzat orain arte bizi izan dudan esperientziarik ederrenetakoa”.
Laura Díez García, Artotekako koordinatzaileetako bat.
Ekimen aitzindaria, toki mailan Bizkaian baino funtzionatzen ez duena. Irudika ezazu liburutegiaren antza duen toki bat, non liburuak baino, artelan garaikide bat maileguan har dezakezun eta aldi baterako zure etxera eraman. Mailegurako ezarri den epea amaituta, itzuli egiten duzu eta beste bat har dezakezu. Eta horrela, amaierarik gabe. Leku hori da Artoteka izeneko plataforma, Sarean, Karraskan eta Wikitoki kolektiboek bultzatua, eta Reshape prozesutik sortua, Europako artearen munduan ematen diren hainbat arazori buruzko ikerketa eta ekintza proiektu bat.