Marwa Zein saudiarabiar zuzendariaren “Khartoum offside” dokumentala eskainiko da

Dokumentala

Hitzaldia

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

2021/06/02

Jarduera berezia

Zehazki, Marwa Zein saudiarabiar zuzendariaren “Khartoum offside” dokumentala dugu eskainiko dena. Emanaldia ekainaren 2an, asteazkenean, izango da, 18:30etik aurrera. Ekitaldian, Amal Ramsis emakume zuzendari egiptoarra eta Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren sortzailea.Amal Ramsisek 2008an jarri zuen martxan ekimena, Klaketa Árabe ekoiztetxearen bitartez, eta 2012tik aurrera Bilbon egiten da KCD GGKEren eskutik. Zinema-jaialdi horren helburu nagusia ekitatea bultzatzea da, kultura arabiarraren eta beste kultura batzuen arteko elkarguneak sortzea eta gizarte-zinema lantzen duten zuzendariak ikusaraztea.
“Khartoum offside” dokumentalak Khartum (Sudan) hiriko emakume gazte batzuen istorioa jorratzen du; emakume horiek futbol profesionalean aritzeko erabakia hartu dute, nahiz eta herrialdeko gobernu militar islamdarrak debekatu. Sudango emakumezkoen talde nazional gisa onartu ditzaten eginiko bidean, beldurra alde batera utzi, eta kemen zein irmotasun izugarria erakutsiko dute.Futbol Federazio Nazionalak FIFAren funtsak jasoko ditu emakumezkoen taldea sustatzeko, baina emakume gazteek baztertuta jarraituko dute. Hala ere, itxaropen-printza bat piztuko da Federazioaren barruko hauteskundeek, beharbada, sistema aldatzeko aukera txiki bat ematen dutenean.

Egutegia

Egutegia
Iraila 2021
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
<< Abu. Urr. >>

Aldundiaren Logoa