Erakusketa
Euskal Abertzaletasunaren Museoa
2021/10/13 - 2021/10/24
Erakusketa
1936ko gerran, batez ere, Gipuzkoako lurraldean, altxamendu militarraren eta faxismoaren aurka borrokan egin zuten gudari, miliziano, gizon eta emakumeen omenezko eta oroitzapenezko ekitaldien barruan, Munoandi kultur elkarteak (Azpeitia-Azkoitia), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sabino Arana Fundazioaren laguntzaz, gerra horri buruzko erakusketa aurkeztuko du datorren urriaren 13an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera.Sabino Arana Fundazioaren eskariz, Leyre Arrieta eta Miren Barandiaran historialari gipuzkoarrek ondutako lanaren emaitza dugu erakusketa. 22 panelek osatzen dute erakusketa eta, bertan, 200 irudi baino gehiago, 100 aipamen eta sei beira-arasa egongo dira ikusgai aretoan, hainbat objektuz horniturik: presoen zerrendak, gutunak, isunak… Argazkietan, berriz, gerra frontea, borrokalariak, unean uneko agintariak, zibilak, Kataluniako errefuxiatuak, atzeguardia eta abar ikus daitezke eta hainbat pertsona ospetsu igarriko ditugu irudiotan, hala nola Jose Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria... Beira-arasetan, besteak beste, Euzko Gudarostea Loiolan eratu zeneko akta, ibil-baimenak, gudarien txartelak, arma-zerrendak eta abar erakutsiko dira. Erakusketaren helburua memoria historikoa berreskuratzea eta garai hartako protagonisten balentriak eta zoritxarreko gertaera ezagutzea da.