BERRIRO INOIZ EZ| GERRAKO IRUDIAK, 1936-1939

BERRIRO INOIZ EZ| GERRAKO IRUDIAK 1936-1939

Erakusketa

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2021/10/26 - 2021/11/01

Erakusketa

Sabino Arana Fundazioaren eskariz, Leyre Arrieta eta Miren Barandiaran historialari gipuzkoarrek ondutako lanaren emaitza dugu erakusketa. 22 panelek osatzen dute erakusketa eta, bertan, 200 irudi baino gehiago, 100 aipamen eta sei beira-arasa egongo dira ikusgai aretoan, hainbat objektuz horniturik: presoen zerrendak, gutunak, isunak¿ Argazkietan, berriz, gerra frontea, borrokalariak, unean uneko agintariak, zibilak, Kataluniako errefuxiatuak, atzeguardia eta abar ikus daitezke eta hainbat pertsona ospetsu igarriko ditugu irudiotan, hala nola Jose Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria...

Beira-arasetan, besteak beste, Euzko Gudarostea Loiolan eratu zeneko akta, ibil-baimenak, gudarien txartelak, arma-zerrendak eta abar erakutsiko dira.
Erakusketaren helburua memoria historikoa berreskuratzea eta garai hartako protagonisten balentriak eta zoritxarreko gertaera ezagutzea da. Dokumentuak, argazkiak, zerrendak, gudarien konpainiak, gutunak¿ Objektu horiek guztiek gizon-emakume horien bizipenak eta emozioak euren baitan gorde eta guri transmititzen dizkigute orain, eta horregatik, geuk berreskuratu behar ditugu haien oroimenak iraun dezan.

Egutegia

Egutegia
Ekaina 2023
Al Ar Az Og Or Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    
<< Mai. Uzt. >>

Aldundiaren Logoa