Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Nor gara gu?” erakusketa erdi-iraunkorra inauguratuko du bihar, asteartea, azaroak 30 dituela, Ibáñez de Bilbao, 16.Sabin Etxean, 12:00etatik aurrera.
Erakusketak iraganerako bidaia eskaintzen digu, izan ginena eta garena biziberritzeko. Azken batean, nondik gatozen ikusteko.
Gure historia harrotasunez eta maitasunez beteriko hitzez idatzita dago. Eta orain, historia handi horren zati batek lekua du Sabin Etxean, hots, oroitzapenez eta historiaz beteko euskal abertzaletasunaren sorlekuan.
Gaur egun, altzairuz, hormigoiz, harriz eta egurrez egindako etxea da, gure sendotasunaren eta indarraren ikur. Lekuaren arimak jatorrizko eraikinean zein gaur egungoan igarotako bizipen guztiak gordetzen ditu.
Sabin Etxeak gure herriaren bilakaeran eragina izan duten istorio horietako asko hartu ditu bere baitan, eta, orain, horiez guztiez gozatzeko aukera izango dute «Nor gara gu?» erakusketa erdi-iraunkorra bisitatzen dutenek. Eta galderaren erantzuna erakusketa honetako pieza bakoitzean datza. Kultura, nortasuna, memoria...