Bizkaitarrak lehen munduko biran .1519-1522

Bizkaitarrak lehen munduko biran

Erakusketa

RIALIA- Industria Museoa

2022/05/05 - 2022/06/26

Erakusketa

 

 

Rialia Museoak erakusketa ibiltari honetan omenaldia egiten die munduaren lehenengo biran parte hartu zuten marinel bizkaitar eta euskaldunei.

Juan Sebastián Elkanok munduaren lehenengo zirkumnabigazioa egin zuenetik 500 urte igarota ere, Magallanes-Elkano espedizioaz ari garelarik ez da batere ezaguna munduari lehen bira emateko itsasontziko kargu garrantzitsuenetan euskaldunik, bizkaitarrik, zehazki, ere bazegoela. Bidaian parte hartu zuten 33 euskaldun tripulatzaileetatik 21 bizkaitarrak ziren, oso herri desberdinetakoak; hala nola Bermeo, Lekeitio, Mungia, Tolosa, Galdakao edo Portugalete.

Erakusketak nabigatzaile apart haien biografiari buruzko jakingarriak ematen dizkigu. Batetik, haien amets eta motibazioak, itsasontzian izan zituzten karguak eta haien bizitzaren eta jaioterriaren ezbeharrak. Halaber, bidaian barrena bizi izan zituzten gertaerak ditugu, lurraren zirkumnabigazio osoa eginda bizirik iraun zutenak eta Elkanorekin batera porturatu zirenak betiere gogoan ditugularik.

Garai hartan halako bidaia batek egun ezezagunak zaizkigun alderdi asko zekarren berekin, hots: antzinako nabigazioko eta itsas-eraikuntzako teknikak, itsasontzietako bizimodua, gaixotasunen aurkako borroka eta euskaldunek eginiko ofizioen deskribapena.

Egutegia

Egutegia
Martxoa 2025
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
<< Ots. Api. >>

Aldundiaren Logoa