Portugalete irudietan

Irudiak

Erakusketa

RIALIA- Industria Museoa

2022/07/07 - 2022/09/06

Erakusketa

2022ko uztailaren 7tik irailaren 6ra

Portugalete irudietan erakusketa hala bertakoek nola kanpokoek beren kamerekin hartutako hiriaren argazki-ondarearen testigantza da.

Rialia Museoak hainbat argazki-funts eta artxibotatik ateratako argazkien sorta bat aurkezten du, El Abra Fundazioak bi hamarkada baino gehiago eman ostean argazki horiek biltzen. Portugalete irudietan hiriak bizi izan dituen aldaketa eta gertaeren ibilbide bisual eta nostalgikoa da.

Erakusketak 49 argazki ditu, zazpi atal tematikotan banatuta, toki eta jarduera nabarmenekin bat datozenak. Hauexek dira atalak: Burdinazko kaia, Salto hondartza, Kai Zaharra, Jostunak, baserritarrak eta arrain saltzaileak, Garai modernoak, Bizimodu soziala eta Hauser & Menet.

Atal horiekin batera, bost fotomuntaketa egin dira, aspaldiko Portugaleteko ikuspegiak eta egungo espazioak konbinatuta.

Berrikuntza gisa, argazki-funtsaren zati handi bat ezagutzera emateko eta Rubén Las Hayas eta El Abra Fundazioaren ekarpenari esker, bisitariek ehundik gora argazki digitalizatu ikusi ahal izango dituzte eta haien jatorria eta deskribapena kontsultatu ere bai, ukitzeko pantaila handi batean instalatutako programa zehatz baten bidez.

Egutegia

Egutegia
Otsaila 2025
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
<< Urt. Mar. >>

Aldundiaren Logoa