BILA IEZADAZU ARTE-ARDURADUN BAT! ERAKUSKETAK ETA KOMISARIOTZAK, HURBILTZE BAT

BILA IEZADAZU ARTE-ARDURADUN BAT!

Hitzaldia

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2022/10/19

Jarduera berezia

Euskal Abertzaletasunaren Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean, topaketa eta lan-saio batzuk antolatu ditugu museoen barruan egiten den lana erakusteko eta Arte Ederretako ikastaroetan jorratzen diren gaietan sakontzeko. Unibertsitateetatik ematen den prestakuntzaren osagarria izango da, irakasleei lagunduko diena erakusketa bat edo museo bat bisitatzen denean lehen begirada batean ikusten ez diren alderdietara hurbiltzen.

Lehen saio honetako gaia da “Bila iezadazu arte-arduradun bat! Erakusketak eta komisariotzak, hurbiltze bat”
Askotariko ikerketa akademikoak egin dira, bai eta argitalpen ugari ere, gai honen inguruan. Erakusketen eta hauek bultzatu zituzten komisarioen ibilbideek ahalbidetu dute,aldi berean, erakusketa berriak antolatzea. Hitzaldiak proposatzen du aldi baterako erakusketen komisariotza lanerako hurbiltze bat, “curator” baten ikuspuntutik, zeinaren lanak zerikusia baitu nagusiki museoaren bilduma iraunkorraren lanketarekin.
Horretarako daukagu gaur gure ondoan Miriam Alzuri, Bilboko Arte Ederren Museoan Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzaile dena.

Egutegia

Egutegia
Otsaila 2023
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28          
<< Urt. Mar. >>

Aldundiaren Logoa