NANGA PARBATERA NEGUAN EGINDAKO IGOERA ETA GAILURRA KONTATZEN DITUEN “MENDI BILUZIA” FILMAREKIN

NANGA PARBATERA NEGUAN EGINDAKO IGOERA ETA GAILURRA KONTATZEN DITUEN “MENDI BILUZIA” FILMAREKIN

Besteak

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2022/11/22

Jarduera berezia

Film luzea (70 minutu inguru) Txikonek berak ekoiztu eta zuzendu du, eta 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbaten (8.125m; Karakorum-eko mendikatean, Asian) egin zuen gailurra kontatzen du. Ordura arte neguan inoiz lortu gabeko balentria

Mendizale bizkaitarrak konfinamenduan landu duen oso proiektu pertsonala da, izenburu bera daraman eta lorpena xehetasun handiagoarekin kontatzen duen liburuarekin batera
2016ko otsailaren 26an Alex Txikon mendizale bizkaitarra Nanga Parbateko tontorrera heldu zen, neguan, historian lehen aldiz.
Filmak, Txikonek berak jasotako eta orain arte ikusi gabeko irudiak ditu, eta baita Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. 70 minutu baino pixka bat gehiagoan, ikus-entzuleek neguko espedizio baten funtsean eta gogortasunean murgiltzeko eta tontorrera heltzearen, baina, batez ere, oinarrizko kanpalekura itzultzearen, garrantzia ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, mendizale bizkaitarrak esaten duen moduan, “gailurra, ekipoko gainerako kideekin oinarrizko kanpalekura itzultzen zarenean lortzen duzu”.

Egutegia

Egutegia
Martxoa 2025
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
<< Ots. Api. >>

Aldundiaren Logoa