SANTIMAMIÑE (Kortezubi): MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

MNE Santimamiñe

Erakusketa

Santimamiñe koba

2023/05/18 - 2023/05/20

Erakusketa

Maiatzak 18 eta 20

Museoen Nazioarteko Eguna 2023

Santimamiñeko gidaren aurkezpena

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa “museoak, iraunkortasuna eta ongizatea” izango da. Santimamiñeko proiektu museografikoak lelo horrekin bat egingo du; izan ere, kobako ondare arkeologiko, artistiko eta naturalaren erabilera jasangarria sustatzen baitu.

Helburu berarekin, otsailean Gida berria argitaratu genuen. Liburuak haitzuloan egindako azken ikerketen nondik-norakoak nahi duten herritarren eskura jartzen ditu.

Gida maiatzaren 18an aurkeztuko da jendaurrean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Juan Carlos López Quintana izango da bertan, gidaren egilekidea eta kobako azken indusketa arkeologikoen zuzendaria.

Eguna: Maiatzak 18 (osteguna)

Ordua: 19:00

Lekua: Santimamiñe baseliza

Sarrera: Doan. Edukiera mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Informazio gehiago eta erreserbak: Tel. 944651657 helbide elektronikoa: santimamine@bizkaia.eus

Ate Ireki jardunaldiak

Egunak: Maiatzak 18 (osteguna) eta maiatzak 20 (larunbata)

Sarrera: Doan. Edukiera mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Informazio gehiago eta erreserbak: Tel. 944651657 helbide elektronikoa: santimamine@bizkaia.eus

Egutegia

Egutegia
Abendua 2024
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
<< Aza. Urt. >>

Aldundiaren Logoa