IBILBIDE ARKEOLOGIKOA IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIRA ETA ARABAKO ARKEOLOGI MUSEORA (BIBAT)

IBILBIDE ARKEOLOGIKOA IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIRA ETA ARABAKO ARKEOLOGI MUSEORA (BIBAT)

Besteak

Arkeologia Museoa (Bizkaiko Arkeologi Museoa)

2023/07/08

Jarduera berezia

 

IRUÑA-VELEIAKO OPPIDUM-A

Iruña-Veleiako Oppiduma funtsezko aztarnategia da Euskal Herriko Antzinako Historia ezagutzeko.

Arkizko muinoan dago, Zadorra ibaiaren meandro handi batez mugatuta. Zibilizazioaren lehen aztarnak K.a. lehen milurtekoak dira, Brontze Amaieraren izenarekin ezagutzen den garaikoak. Egun, asentamendua Burdin Aroan izandako garapenari buruzko informazioa nahiko eskasa da. I. mendean, aldiz, Erromatar Inperioko egitura politiko-administratiboetan integratu ondoren, hirigunea nabarmendu egin zen sortutako luxuzko etxebizitzak eta eraikin publiko handiei esker. III. mendean, Inperioaren I. krisialdia dela eta, hiri-espazioa murriztu eta gotortu egin zen harresi izugarri baten bidez. V. mendean, Erromako politika inperialaren porrotaren ondorioz, Iruñeko bizitza ahuldu egin zen bertan behera geratu arte.

BIBAT MUSEOA

Arabako Arkeologia Museoa lurraldeko ondare arkeologikoa kontserbatu, katalogatu, erakutsi eta zabaltzen duen erakundea da. Erakusketan, Historiaurretik Erdi Arora arte lurraldearen historia aztertzen duten 1.500 pieza inguru erakusten dira. Bere biltegietan XIX. mendearen amaieratik Araban egindako esku-hartze arkeologiko guztietako materialak gordetzen dira.

Uztailaren 8an

8:45 – 18:00 (gutxi gorabehera)

37 €

94 404 09 90

Arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 

Egutegia

Egutegia
Abendua 2024
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
<< Aza. Urt. >>

Aldundiaren Logoa