BILBO ERAIKITZEN

Bilbo eraikitzen

Tailerra

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2023/09/28

Jarduera berezia

Tailer honen helburua da Bilboko hiriaren iragana eta oraina ezagutzera ematea, ardatz nagusitzat Nerbioi itsasadarra harturik. Horretarako, itsasadarraren bi aldeetan ikus daitezkeen eraikin eta eskulturen marrazkiak erabiliko ditugu.

3D efektuko muntaia bat egingo dugu kartoizko oinarri baten gainean. Bertan, ikasleek elementuak jarriko dituzte gaur egun duten lekuan.

Tailer honen bidez, Bizkaiko hiriburuko antzinako eraikin, leku eta txoko enblematikoak ezagutuko dituzte, XXI. mendeko Bilboko egitura modernoen marrazkiekin konbinatuz.

Talde-lana sustatuko dugu, eta amaitzean, bukatutako lana jasoko duen argazki bat egingo dugu.

HH4 AURRERA

Egutegia

Egutegia
Urtarrila 2025
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
<< Abe. Ots. >>

Aldundiaren Logoa