ANWAR Argiz betea

ANWAR Argiz betea

Besteak

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2023/10/04

Jarduera berezia

Alex Txikon bizkaitar mendigoizale ospetsua protagonista duen ANWAR (Argiz betea)

Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen grabatu den ANWAR filmak erakusten digu Txikonek Manaslu mendira (Nepal) egindako neguko espedizioa. Filma goimendizaletasun, elkartasun eta energia berriztagarriei buruzko istorioa da. Kutsadurarik sortu gabeko lehen igoera izan zen, eguzki-panelek elikatutakoa. Parisko Hitzarmenarekin bat eginda, energiaren aztarna izugarri murrizten duen sistema jasangarri horri esker, hasiera eman zitzaion lan solidario bati, EKI Fundazioaren eskutik.
Alex Sierra Leonara joan zen Fundazioak egiten duen lana ezagutzera. Bertan, eguzki-energia baliatzen duen sistema bat erabiltzen dute eskolek eta ospitaleek burujabetasun energetikoa izan dezaten. Hori ikusita, Txikonek proposatu zuen ideia hori Pakistango Diamer haraneko eskola berezi batean, Günter Mountain School delakoan, erabiltzea, horren desberdinak diren –eta aldi berean, horren berdinak− diren bi kultura elkartzeko.
Protagonistaren esanetan, «proiektu hau ondo egindako lan batetik sortu da, eta nabarmendu nahi dut pandemia betean filmatzea oso-oso zaila izan zen arren, gizakien aldeko balioen garrantzia azpimarratu nahi dut, zinez uste baitut ikusleak filmean erakusten denarekin enpatizatu eta aukera-desberdintasunei buruz gogoeta egingo duela».

Egutegia

Egutegia
Martxoa 2025
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
<< Ots. Api. >>

Aldundiaren Logoa