SANTIMAMIÑE (Kortezubi): URTE BUKAERAKO PROGRAMAZIO BEREZIA

Urte bukaera Santimamiñen

Besteak

Santimamiñe koba

2023/12/02 - 2023/12/23

Besteak

Abenduaren 3a. Igandea. 12:30. Gida Bira
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bisita berezia izango dugu Santimamiñen, AitorEtxebarriazarraga bertsolariaren laguntzarekin.

Abenduaren 16a. Larunbata. 12:00. Bisita berezia: Olentzero eta Mari Domingi
Gure txangoan, aurrean dugun paisaiak historiaurrean zeukan itxurari buruz gogoeta egingo dugu eta, auskalo, agian Olentzero eta Mari Domingi ere batuko dira gure bisitara. Ekarri zure Olentzerorentzako gutuna, badaezpada!

Abenduaren 17a. Igandea. 12:00. Tailerra: Urte bukaera
Eguberrietako tailer berezia. 7-12 urteko umeei zuzenduta dago. Izena emateko azken eguna: abenduaren 14a.

Abenduaren 23a. Larunbata. 12:00. Ipuin kontaketa musikatua: Euskal mitologia, jira eta bira
Sorgina Txirulina ipuin kontalariarekin. 4-8 urteko umeei zuzenduta

Doako jarduerak. Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta izena emateko: Tl. 944651657 e-mail: santimamine@bizkaia.eus Web: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Egutegia

Egutegia
Otsaila 2024
Al Ar Az Og Or Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29      
<< Urt. Mar. >>

Aldundiaren Logoa