ERAKUSKETA "EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ"

Erakusketa Emakueak Aberria Eginez. Amorebieta Etxano

Erakusketa

Euskal Abertzaletasunaren Museoa

2024/02/27 - 2024/03/17

Erakusketa

ARMENDOLA Kultur Elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin eta Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Museoarekin lankidetzan, «EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez» erakusketa inauguratuko dute otsailaren 27an, asteartearekin, arratsaldeko 7:30etan, Zelaieta Kultur Etxean.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du erakusketa, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) sorreraren mendeurrena dela eta. Duela 100 urte, gizarte-eredu berria proposatu eta ekimen nahiz jarduera ugari bultzatu zituzten emakumeek Euskadiren alde egindakoak eta bizi izandako esperientziak ikusarazi nahi ditu erakusketak.
Erakusketaren ibilbidearen amaieran, emakume historiko haietako batzuen testigantzak biltzen dituen bideoa ikus daiteke.
«EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez» erakusketa ikusgai izango da, martxoaren 17ra arte, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 21:30etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 16:00etatik 20:00etara.

Egutegia

Egutegia
Abendua 2024
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
<< Aza. Urt. >>

Aldundiaren Logoa