Hitzaldia
Euskal Abertzaletasunaren Museoa
2025/03/11
Jarduera berezia
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak «Mar de Sami 2020» dokumentalaren emanaldia antolatu du martxoaren 11n, astearetearekin, arratsaldeko 7etatik aurrera, SAFen. Aitor González Iturbek zuzendu du filma eta Zigor Egia, «Rizos» Amat eta Manolo Taibo mendizaleek parte hartu dute bertan. Emanaldiaren ondotik, solasaldia izango da bertaratutakoen eta Zigor Egia dokumentalaren gidoilari eta ekoizlearen artean.
«Mar de Sami 2020» dokumentalean, esandako hiru mendizaleek Finlandiako Inari aintziran (1.000 kilometrotik gorako azalera duen aintzira hori handienetakoa da Finlandian eta seigarren handiena Europan), samien aintziran, eskiak eta pulkak (lera-modukoak) erabiliz egindako zeharkaldia ikus daiteke. Inari aintziraren handitasunari esker, neguan zeharo izozturik dagoela, leku ezin hobea da iraupen-eskian aritzeko eta lakua zeharkatzeko. Aintzira horretako uren gainetik, hainbat tamainatako hiru mila eta hirurehun uharte baino gehiago azaleratzen dira, eta dokumental honetako mendizaleek horietako batzuetan eman zuten gaua, zeruari begira, iparraldeko argi ikusgarriez edo aurora borealez gozatzeko.
XXI. mendean, samiena dugu Europan irauten duen herri indigena bakarra (laponiarrak), eta euren ohiturei eusteko borroka garbian daude.
Zigor Egia, «Rizos» Amat eta Manolo Taibo mendizaleak Finlandiako Laponiako abenturatik itzuli ziren 2020ko martxoan, hau da koronabirusak eragindako lehen konfinamenduaren bezperan.