Txakolin Museoa-Txakolingunea

Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu. Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo ojo de gallo deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.

Txakolingunea

Datu orokorrak

Zuzendaria: Aixa Gaztelu Argintxona
Helbidea: Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130. BAKIO
Telefonoa: 946 02 85 13
Posta elektronikoa:
txakolingunea@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/txakolingunea

Ordutegia

Azarotik apirilera

Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Maiatza, ekaina, iraila eta urria

Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igandeetan: 10:00-15:00

Uztaila, abuztua eta Aste Santua

Astelehenetik igandera: 10:00-15:00 / 16:00-19:00

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterako erakusketak, hainbat gaiari lotuak
Txakolin dastaketak
Azaldutako katak
Tailer didaktikoak

Tarifak

Orokorra: 3,50 € (Bisita gidatua + txakolin bat).

Murriztuta: 2 €. (Bisita gidatua + txakolin bat). 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu.

Doako sarrera: 12 urte artekoak. Beste baldintzetan, galdetu.

Eskoletako taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko.

BISITA MOTAK

1. AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin edo txakolin bat + pintxo.

· Bakarkoa: 5 €

· Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 3,50€

2. AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin+ 2 pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta).

· Bakarkoa: 8 €

· Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 6 €

Neurrira egindako bisitak, galdetu

 

Aldundiaren Logoa