Dolomitas Antzinako Lantegi Museoa

 

 

Raneroko Haitzean, Pozalagua Kobazuloaren ondoan kokaturik zegoen Donosa Harrobiaren ustiapena hasi zen 1956an. Dolomia minerala erauzten zen, aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik Ambasaguas Auzoraino eramaten zena, non deskarga-geltokia eta labeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko, Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresentzat.

Aireko tranbiaren ibilbideak 3 kilometro inguruko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko Tranbia hau Bizkaiko azkena izan zen eta funzionatzeari utzi zion 1976 urtean, harrobia itxi zutenean.

2002an Eusko Jaurlaritzak deskarga geltokia Ondare Kulturala deklaratu zuen. Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegiak aukera ematen digu Lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita Ondare Industriala desberdin batean ezagutzeko ere.

Telefonoa: 696 44 63 01 / museodolomitas@gmail.com

Ambasaguas auzoa, z/g (Turismo bulegoaren ondoan) 48891 Karrantza

 

Ordutegia

Larunbata: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara

Igandea: 11.00etatik 14.00etara.

 

Gainontzeko egunetan: Aurretiko erreserba (10 pertsona gutxienez) honako telefonotetan 946 806 928 // 696 446 301

 

Tokia

Ambasaguas auzoa, s/n (Turismo bulego ondoan) 48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Tarifak

16 urtetik gorakoak 5,00 €
Umeak (8 urtetik 16 urtera, biak barne) 3,00 €
8 urtetik beherakoak 0,00 €
Erretiratuak/pentsiodunak 3,00 €
Antolatutako taldeak 3,00 €


 

Aldundiaren Logoa