ANDRÉS URDANETA MUSEOA

 

Urdaneta ikastetxeko Andrés de Urdaneta Natur Historia Museoa Mineralogia y Paleontologia Museo, Talde eta Bildumen Elkarteko (AMYP) kidea da.

Museoaren bildumak gure iraganeko aztarnak eta oraineko atalak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Munduko txoko guztietako zuhaitz-espezieak edo talde kristalografiko ezberdinen mineralak daude ikusgai Museoan, besteak beste; hainbat taxon zoologikotan menturatu gaitezke edo, berton ikusgai dauden era geologikoetako fosilen bitartez, bizitzaren eta Lurraren historian zeharreko bidaia egin dezakegu, eta gure planetan etengabe bilakatzen ari diren formen ikuspegia lortu.

Museoan ikusi eta goza ditzakegun elementu ugariren artean, hauek nabarmenduko ditugu:

Zuhaitzak: Ipar Amerikako sekuoiak, Japoniako kriptomeriak, Europako gorostiak eta Australiako mimosak.

Fosilak: mastodonte baten atzeko hagin bat, haitzuloetako hartz baten hortz bat, armadilo baten babes-plaka edo clypeaster bat.

Mineralak: Euskal Herrian aurkitu den septaria bikoitzik handiena, karamelu koloreko blenda, goethita irisatua, kaltzedonia korala eta igeltsu orrazkara.

Animaliak: kaxalote baten hezurdura, krokodilo nilotarra, hartz arrea, kolibriak, koral-bilduma, maskorrak, tximeletak, arrainak, narrastiak, urlehortarrak, hegaztiak eta ugaztunak, kontinente guztietakoak.

Museoak Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Felipe Printzea Museoaren inaugurazioan parte hartu du, museoaren funtsetako mineraletako batzuk maileguan utzita.

Era berean, kaxalotearen eskeletoa Gasteizko Artium Museoan egon da Joan Fontcuberta artistak 2003ko ekainetik irailera bitartean egin zuen «Euskaldunen uhartea» erakusketan.

 

Datu orokorrak

C/ Lauroeta Etorbidea, 6. 48180 Loiu (Bizkaia)

Harremanetan jartzeko: museo.ciencias@colegiourdaneta.com

Aldundiaren Logoa