Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia eraikitzeko proiektua 1888ko urtarrilekoa da. Handik 2 urtera, 1890eko apirilaren 10ean hasi ziren obrak, mundu osoko “transbordadore-zubirik” zaharrena izango zena egiteko.

Alberto de Palaciok egin zuen proiektua, Ferdinand Arnodinekin lankidetzan. 1893ko uztailaren 28an izan zen inaugurazio ofiziala.
1902an, errege-erreginak Bizkaira etorri zirela-eta, argi elektrikoa jarri zuten zubian. Gerra Zibileko gorabeherek kalte egin zioten: fronte errepublikazaleak zubiko panela suntsitu zuen. 1941ean berreraiki zuten. 1998an bosgarren ontzixka inauguratu zuten, eta 1999an pasabidea egokitu zuten, jendeak zubiaren egitura barrutik ikusi ahal izan zezan. Bi lan horiek egitean, begirune osoz jokatu zuten, ingeniaritzako obra izugarri honen formak zaintzeko. 1983tik hona, gutxi gorabehera 650 milioi lagunek zeharkatu dute itsasadarra ontzixkan. Ontzixkak ibili duen bidea eginda, 31 aldiz emango genioke bira Lurrari. 2006ko uztailaren 13an, UNESCOk Munduko Ondarearen izendapena eman zion.

160 metroko ibiltokia, 50 metroko garaieran, zure ikustaldia bizipen sakona izan dadin.

Bizkaia Zubia

Datu orokorrak

Helbidea: Barria Kalea, 3, beheko solairua. 48930. LAS ARENAS
Telefonoa: 944 80 10 12
Posta elektronikoa:
promocion@puente-colgante.com
Web orrialdea: www.puente-colgante.com

Ordutegia

Sasoi baxua (azarotik martxora)

Astelehenak, igandeak eta jaiegunak: 10:00-19:00

Sasoi altua (apiriletik urrira)

Astelehenetik ostegunera eta igandeak: 10:00-20:00
Ostiralak, larunbatak eta jaiegunen bisperak: 10:00-21:00


Zerbitzu osagarriak

Denda
Bisitas
Espazioen alokairua
Ekintzen ospakizunak

Tarifak

Sarrera Standarra (audiogidarekin): 12€

Oinarrizko sarrera: 9,50€

Oinarrizko sarrera: Bizkaia Zubia + Meatzaritza Museoa: 11,00€

Sarrera murriztua Bizkaia Zubia + Meatzaritza Museoa: 9,50€

Murriztua: 7,50€ (65 urtetik gorakoak; 5-15 urte bitartekoak, familia ugaria (pertsonako), gutxienezko 20 pertsonako taldea, Santiago Bidea, Espainiako kazetarien Federazioko Txartela

Dohainik: 5 urtetik beherakoak

Pasabideko sarrera guztiek bidaia bat dute ontzitxoan.

Beste tarifa batzuk:

- Fam Trip eta Press Trips bisita 4€/pertsonako (20 pertsona gutxienez)

- Audiogida 2,50€ ko gehiagarria

- Bisita gidatua 45€/taldeko gehiarria + pasarelara sarrera/pertsonako (IKASTETXEAK izan ezik. Azken hauek dohainik daukate astelehenetik ostiralera pasarelara sarrera barnean eta aurretiaz erreserba eginez)

- Itsuak 5€

- Nekatur 8,50€

- Portugaleteko komertzioak 8,50€

- Euskal Kostaldearen Museoen Txartela 8€

Oharrak

* Banakako bisitak: bidaia 1 ontzitxoan edo 2 bidaia ontzitxoan, baldin eta 1 igogailu bakarrik badago erabilgarri

* Audiogidak: 10 €Fidantza/audiogida, eta itzultzea dendan kutxako tiketa aurkeztu ondoren egingo da.

* Bisita gidatua: bisitaren iraupena: 30/45 minutu (euskara, gaztelania, ingelesa)

 

Aldundiaren Logoa