Butroiko Plazentia Museoa

1999ko urtarrilan Butroiko Plazentia Elkarteak museoa zabaldu eban Plentziako eta eskualdeko historia lehengoratzeko eta erakusteko.

Eraikiak sarrera eta bi solairu ditu.

Itsasontzien maketek erakusten dabe nabigazioaren bilakaera. Erakusgai dagoen zaharrena da XV. mendeko nao bat. Hau galeoiak ordeztu eban, kargaontzi modura eta baita gudutarako erabiltzen zana, itsas zabaleko nabigazioan erabiltzeko funtsezkoa izan zan XVI. eta XVII. mendeetan. XVIII. mendean itsasontzien tipologia aldatu egiten da, eredu barriak eraiki ziran: fragata, goleta, eta bergantina... Aurrerantzago, XIX. mendean cliperrak, oso bizkorrak eraiki ziran. Gizaldiaren amaieran baporeak belaontzien ordez erabiltzen hasi ziran. Itasontzien tipologiari amaiera emoteko XX. mendean era honetako maketak daude: merkataritza ontziak, ferryak, eta petroliontzi erraldoiak.

Maketetariko batzuk dira eleizetako gangetik eskegita jartzeko zinopari modura. Helburu bera dabe itsasontzien koadroak, aipagarriak dira ekaitzen irudidunak. Beste batzuk dira eskifaiako kideren batek oroigarri moduan margoztutakoak.

Butroiko Plazentia Museoa

Datu orokorrak

Lehendakaria: Arantxa Renteria Bilbao
Zuzendaria: Silvia Renteria Bilbao
Helbidea: Goienkale, 27. 48620. PLENTZIA
Telefonoa: 946 77 37 25
Posta elektronikoa:
contacto@museoplentzia.org
Web orrialdea:
https://museoplentzia.org

 

 

 



Ordutegia

Ostegunak eta igandeak: 11:00 - 14:00
Ostiralak eta larunbatak: 11:00 - 20:00


Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa