Antzasti

 

Antzasti Euskaldunon Etxea Dima herrian dago, Bizkaiko hego ekialdeko enklabe paregabean, eta Euskal Herriko mendikate bereizgarrienetako batek inguratuta, Urkiola parke naturaleko sarreran eta Gorbeako parke naturalaren parean.

Bertan, Cristina eta Elena Amezaga ahizpek balio antropologiko handiko museo bat sortu dute, XIX. mendetik XX. mendera eguneroko bizimodua eta emakumeek landa nahiz hiri eremuan izan zuten papera erakusteko asmoz.

Atzaztik 360ºko ibilbidean Arratiako baserri bat (museoa dagoen edifizio bera) eta XIX. mendeko Bilboko etxebizitza burges bat ditu espazio kontrajarrietan . Harmonia ederrean daude biak, eta materialen katalogoa sekulakoa da. Etxeko bizitzaren protagonista den emakumearen begiradaren bidez, kontrastez beteriko ibilbidea planteatzen da, bi etxebizitzetako egonaldiak direla eta.

Antzazti denboraren kapsula bat da, eta garai hartako bizimodua, aisia eta lana kontu handiz apaindutako eta testuinguruan kokatutako giroen bidez erakusten ditu.

Datu orokorrak

Helbidea: Artaun Auzoa, 35 - Dima

Telefonoa: +34 657 704 207

Helbide elektronikoa: info@antzasti.eus

Weba: https://www.antzasti.eus

Ordutegia

Bisita gidatua denez, aurretik hitzordua eskatu behar da.

Tarifak

12 urtetik gorakoentzat bisita gidatuak: 7,00€
6-11 urte bitarteko umeentzat bisita gidatuak (6 urte baino gutxiago dutenak dohainik): 4,00€

Aldundiaren Logoa