Bilboko Arte Eder Museoa

Gaur egungo museoaren jatorria hasierako Arte Eder Museoan (1908an sortu zen eta 1914an ireki zituen ateak) eta Arte Modernoko Museoan (1924an inauguratua) dago. Instituzio biak eta bildumak 1945ean elkartu ziren, eta urte hartan bertan egin zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zen, eta, 2001ean, berrikuntza lan handia egin ostean, museoak gaur egun duen itxura hartu zuen.

Pintura, eskultura, paperean egindako obra eta arte aplikatuen artean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak hamar mila pieza baino gehiago ditu, XIII. mendetik gaur egunera arteko ondare multzo aipagarri batean. Antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko ale garrantzitsuak ditu, eta interes berezia dute Espainiako eta Flandesko eskolako pinturak eta euskal artisten presentzia handiak.

Bilboko Arte Eder Museoa

 

Datu orokorrak

Zuzendaria: Miguel Zugaza
Helbidea: Museo Plaza, 2. 48009. BILBO
Telefonoa: 944 39 60 60
Posta elektronikoa:
info@museobilbao.com
Web orrialdea: www.museobilbao.com

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).

Igandeetan: 10:00etatik 15:00etara.

Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 15:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna).

Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an.

Ordutegi horiek aldez aurretik iragarriko liratekeen aldaketen mende egon daitezke.

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterako erakusketak
Auditorioa
Denda
Zinemateka
Espazioen alokairua
Kafetegia
Liburutegia
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila
Museoen Lagunak

Tarifak

 

Museoko sarrera doakoa da handitze-lanak egiten diren bitartean.

Aldundiaren Logoa