Urdaibai Bird Center

 

 

Sekulako museoa eta hegaztien ikerketa zentroa izateaz gain, Bird Center-a paregabea da Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatuta dagoelako eta paduraren ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituen behatoki pribilegiatua delakoa.

Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea. Naturaren ikuskizun handienetarikoaz ari gara, Hegaztien Migrazioaz, non Urdaibai bidai luze horretan derrigorrezko pausalekua den.

Bisitariek zentroko behatokietatik bertatik gozatuko dute Urdaibaiko Erreserba bisitatzen duten hegazti espezie ezberdinekin; Wadden Itsasotik datozen mokozabalak, lertxun lirainak, ahate espezie ugari, iparralde urrunetik etorritako limikolak eta hain iheskorra den zezen-txoria dira ikus daitezkeen batzuk.

Hegaztientzako aireportu paregabeko baten aurrean gaude, non zentroko teknikarien aholkuek eta ikustentzunezko ikaragarrien laguntzak mundu liluragarri honetan murgilduko gaituzte.

Bisitak, bai Audio-giden bitartez, modu autonomo batean bisitatzeko aukera ematen duen sistemarekin, eta bai bisita gidatuen bitartez aurretiko erreserba eginda burutu daitezke.

 

Datu orokorrak

 

 

– Helbidea Orueta, 7 – 48314 Gautegiz Arteaga

Telefonoa 699 839 202

– Helbide elektronikoa urdaibai@birdcenter.org

– Web-a http://www.birdcenter.org/

 

Ordutegia

 

 

 

Martxotik ekainera: Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara.Astelehenetik Ostiralera: ITXITA.

Uztaila eta abuztua: Egunero 11:00etatik 19:00etara


Iraila eta urria: Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 16:00etara. Astelehenak itxita


Azarotik martxora: Ostirala, larunbata, igandea eta jai eguna: 11:00etatik 16:00etara. Astelehenetik ostegunera: itxita

 

Aldundiaren Logoa