Ekoetxea Urdaibai

 

 

 

Natura-ingurune ederrean eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Busturiko Madariaga Dorretxea da Ekoetxea Urdaibai, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren egoitza. Xede bikoitza du zentroak: natura-ondarearen aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea, eta, aldi berean, biodibertsitatearen ezagutza sustatzea.

Bi sailetan banatuta dago: Ezagutzaren unitatea eta Parte-hartze publikoaren unitatea. Lehendabizikoak dibertsitatearen inguruko ikerketa zientifikoa du ardatz, eta bigarrenak, aldiz, dibertsitate biologikoaren berri ematen die bisitariei, naturarekiko errespetua oinarritzat hartuta. Horretarako erakusketak (erakusketa iraunkorrak biodibertsitatea zer den azaltzen du), ikus-entzunezko baliabideak eta muntaia interaktiboak erabiltzen dituzte.

Ondoren, Madariaga Dorretxeko behatokira joan daitezke bisitariak; bertan, paisaia ikusgarriez gozatu eta largabistak erabiliz Izaro uhartea, Laidako hondartza eta Urdaibaiko padurak ikusteko parada izango dute. Jakina, zentroa bisitatu ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren xarma guztia ezagutzeko ibilbide gidatuetan parte har dezakete.

 

Datu orokorrak

 

 

 

Helbidea: Carretera Gernika-Lumo - Bermeo. Barrio San Bartolomé, 35 - 48350 Busturia

Telefonoa: +34 946 870 402

Helbide elektronikoa: info.urdaibai@ekoetxea.eus

Weba: http://www.ekoetxea.eus

 

Ordutegia

 

 

Irailetik ekainera

Asteartetik igandera: 10:00-19:00

Uztailean eta abuztuan

Asteartetik igandera: 10:00-20:00

Aldundiaren Logoa