Orduña Hiria Museoa museo etnografikoa da, eta, bertan, hiriko gremio zahar adierazgarrienak daude erakusgai honako arlo hauei eskainitako 10 aretotan: Jostunak, Gozogileak, Musikariak, Kandelagileak, Botikariak, Ehuleak, Aulkigileak, Zapataginak, Bizikleten Tailerra eta Zinegintza. Era berean, aldi baterako erakusketetarako hiru areto dituen museo kulturala ere bada, eta, bertan, erakusketa artistikoak, antigoaleko gauzen bildumak eta artista berrien lanak jartzen dira erakusgai.
Hona hemen museoaren helburuak:
Urduñako ondare etnografiko eta kulturala berreskuratzea, artatzea eta erakusgai jartzea. Museoa beste jakintza-iturri bat da.
Geure oraintsuko iragana erakustea beste baliabide turistiko bat da, eta hiriko dinamizazio kulturala sustatzen du.
Adin jakin bateko bisitarien oroimina eta gazteenen jakin-mina dira bisitarien artean sumatzen diren bi sentsazio ohikoenak. Inor ez da epel geratzen objektuen bilduma honen aurrean, eta, oraintsuko iraganera arte haien erabilera ohikoa bazen ere, gehienak ahaztu egin dira.
3 solairuko eta 1.200 m2-ko eraikina Andre Maria plazan dago kokatuta, parrokiaren alboan. Udal-titularitatekoa da, eta Hamaika Kale Elkarteak nahiz bertako ia-ia 200 boluntarioek kudeatzen dute.
Kokapena: Andra Mari plaza, 48460 Urduña
– Kontaktua
*e-posta contacto@ordunahiria.org
*telefonoa 635 751 436.
ASTEBURU ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIAK
• Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.
• Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
• Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.
LANEGUNETAKO ORDUTEGIAK
Aurretiazko hitzordua eskatuta, gutxienez 6 lagunek osatutako taldeentzat.
– Bisita gidatuak
Arratsaldeko 18:30 etan ostiral eta larunbata guztietan.
Eguerdiko 12:30 etan larunbata eta igande guztietan.
Bisita gidatua sarreraren prezioan sartuta dago.
– Irudiak
Argazkiak eta bideoak egin ahal izango dira. Orduña Hiria Museoak eskertu egiten du irudi horiek sare sozialetan partekatzea eta, halakoetan, #museodeorduña aipatzea.
BISITARIAK, oro har: 3 € laguneko. Sarreran bertan, museoko gidari batek egindako 45 minutu inguruko bisitaldi gidatua egongo da sartuta. Ez da izena aurretiaz eman beharko. Harrera-lekuan galdetu.
UMEAK, 12 urtetik beherakoak eta Museoko BAZKIDE-LAGUNAK: DOHAINIK.
Oso garrantzitsua!
Edonor museoko bazkidea izan daiteke urteko 10 €-ren truke. Horretarako, inprimakia harrera-lekuan edo webguneko “Nor garen” atalean bete besterik ez du.