Euskal Museoa

Euskal Museoa 1921ean sortu zen, eta Bilboko Alde Zaharrean dago, Jesusen Lagundiko San Andres ikastetxea izenez ezagutzen den XVII. mendean eraikitako eraikinean, hain zuzen ere.

Museoak hiru solairu ditu, eta Klaustro soil baten inguruan egituratzen da. Klaustroaren erdialdean museoko lanik enblematikoenetako bat dago: Mikeldiko idoloa, II. Burdin Aroko eskultura zoomorfoa.

Museoko funtsek euskal kulturaren eta horren gorabehera historikoen ikuspegi zabala eskaintzen dute. Izaera tradizionalekoak nabarmentzen dira, eta bi bloke nagusitan banatzen dira: euskal historia eta etnografia. Hau da, historian zehar kolektibo baten, euskal kolektiboaren, eguneroko bizitzaren lekuko diren objektuak.

Beheko solairua
Mikeldi, Kurutziagako Gurutzearen erreprodukzioa, eta “Victoria” zaldi-kotxea

Lehen solairua: Etnografia
Artzain-kultura, Euskaldunen itsasoa eta Ehun-eskulangintzak: artilea eta lihoa

Bigarren solairua: Zeramika eta Burdingintza
Euskal Herriko buztingintza, Euskal lozak eta portzelanak, eta Lebarioko burdinolaren maketa (1:5 eskala)

Hirugarren solairua: Historia


Bizkaiko Maketa (Eskala horizontala 1:5000/ Eskala bertikala 1:2500/ 200 m2-tako), Bilboko Kontsulatua eta Kartografia Historikoa


ALDI BATERAKO ITXITA,ERABERRITZE INTEGRALA DELA ETA

Euskal Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Sorkunde Aiarza
Helbidea:
Unamuno Plaza. 48006. BILBO
Museoko
Sarrerak: Gurutze Kalea 4 eta Unamuno Plaza 4
Telefonoa:
944 15 54 23
Posta elektronikoa:
administrazioa@euskalmuseoa.eus
Web orrialdea:
www.euskalmuseoa.eus

Ordutegia

Astelehenak: 10:00-19:00
Asteazkenetik ostiralera: 10:00-19:00
Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:00
Igandeak: 10:00-14:00
Astearteak: itxita

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak eta aktibitateak
Espazioen alokairua

Tarifak

Sarrera orokorra: 3€
Sarrera murriztua: 1,50€ (ikasle eta 10 baino gehiagoko taldeak)
Doakoa: pentsionistak, langabetuak, 12 urte baino gutxiago umeak eta ezinduak)
Museoaren Eguna: osteguna

Aldundiaren Logoa