Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.

Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.

Euskal Herria Museoa

 

Datu orokorrak

Helbidea: Alegria jauregia. Allendesalazar kalea, 5. 48300. GERNIKA-LUMO
Telefonoa: 946 25 54 51
Posta elektronikoa:
euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/euskalherriamuseoa

 

Ordutegia

Ordutegi orokorra

Asteartetik larunbatera:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak: 10:30-14:30
Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30
Astelehenak: itxita jaiegunetan eta urriko azken astelehenean izan ezik
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak eta astelehenak: 10:30-14:00
Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30

 

 

 

Zerbitzu osagarriak

Gidatutako bisitak taldeentzat (gutxienez 10 lagun), aurretiaz hitzordua eginda

Ikasle talde eta familientzako tailerrak

Bisita aurreko prestaketa saioak egiteko aukera

Ekintza anitzak: hitzaldiak, ipuin kontalariak, kontzertuak, aurkezpenak...

Instalazioak: egokitutako sarbideak + txirrindulak aparkatzeko lekua

Aretoen alokairu eta lagapena

Denda


Tarifak

Orokorra: 3,50 €
Tarifa murriztua: 2 € (jubilatu txartela, 60 urtetik gorakoak, 26 urtera arteko gazteak, ikasle txartela, ezinduak, langabetuak, NEKATUR txartela eta 10 pertsona edo gehiagoko taldeak).
Doakoa sarrera: 12 urtetik beherakoak, eskola taldeen laguntzaileak, ICOM txartela, irakaslearen tartela, Nagusi Txartela, Puntuan Txartela, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an), Euskal Kostaldeko Museoen Eguna , Gernikako Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26an) eta larunbatero (Museoaren Eguna)

 

Aldundiaren Logoa