Guggenheim Bilbao Museoa munduko arte moderno eta garaikideko museo nabarmenetakoa da nazioartean eta Euskadira turistak erakartzen dituen arrazoi nagusienetakoa da: urtero milioi bat inguru bisitari etortzen dira mundu osotik Museoaren arte-programazio bikaina ezagutzeko, esperientzia paregabea biziko dutela jakitun.
Arte-programazioari dagokionez, Guggenheim Sarean sartuta dauden museoen funtsei dagokien bilduma iraunkorreko aurkezpenez gain, aldi baterako erakusketen programa bat du, asmo handiko programa.
Museoa barne hartzen duen eraikin zoragarria Frank Gehry arkitekto ipar-amerikarrak diseinatu zuen. Eskultura handi bat sortu zuen, forma organikoak eta material bereziak erabiliz, hala nola kareharria, beira eta kanpoalde gehiena janzten duen titanio bereizgarria.
Zuzendaria: Juan Ignacio Vidarte
Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 2. 48009. BILBO
Telefonoa: 944 35 90 00
Posta elektronikoa: informacion@guggenheim-bilbao.eus
Web orrialdea: www.guggenheim-bilbao.eus
Asteartetik igandera, 11:00etatik 19:00etara
Astelehen hauetan irekita: urtarrilak 3, apirilak 11 eta 18, ekainaren 13tik irailaren 12ra bitartekoak, urriak 31, eta abenduak 5 eta 26
Ordutegi berezia:
Asteburuetan (ostiralak, larunbatak eta igandeak): maiatzaren 14tik ekainaren 19ra 10:00etatik 19:00etara.
Uda: ekainaren 20tik irailaren 18ra (10:00etatik 20:00etara)
Azaroaren 1eko zubia: urriaren 29tik azaroaren 1era (10:00etatik 19:00etara)
Konstituzio zubia: abenduaren 3tik 11ra (10:00etatik 19:00etara)
Gabonak: abenduaren 23tik 2023ko urtarrilaren 8ra (10:00etatik 19:00etara)
Egun hauetan itxita egongo da Museoa: abenduak 25 eta urtarrilak 1.
Abenduaren 24an eta 31n, arratsaldeko 5etan itxiko ditu ateak Museoak.
Baliteke ordutegia aldatzea, pandemiak zer bilakaera duen.
Hezkuntza eta eskola programak (94 435 90 67)
Museoaren Lagunak (94 435 90 14)
Erreserbak eta gidatutako bisitak (94 435 90 90)
Erreserbak eta taldeen onarpena (94 435 90 23)
Informazioa: 94 435 90 80
Denda-liburudenda: museoaren ekintzekin, artea eta eguneko diseinuarekin erlazionatutako produktuak
Eskaintza gastronomikoa: Guggenheim Bilbaoaren Nerua jatetxea (Michelin izar bat), Bistro Guggenheim Bilbao eta Guggenheim Bilbao taberna
Jantzitegia
Tarifak
Museoko tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldatzen dira.
Sarrerak Museoaz egun osoan gozatzeko eskubidea ematen du, irteteko eta itzultzeko aukerarekin.
Sarreren aldez aurreko salmenta: www.gugاim-bilbao.eus online tiketak aukeran.
GAURKO TARIFAK
Helduak16 Online / 18 Leihatilan
Ikasleak (18-26 urte)8 Online / 9 Leihatilan
Erretiratuak (>65 urte) / Pentsiodunak8 Online / 9 Leihatilan
Haurrak eta 18 urtetik beherako gazteakDoan Online / Doan Leihatilan
Museoaren LagunakDoan Online / Doan Leihatilan
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako informazioa