Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

BIZKAIKO MUSEOAK. OLGETAN EZAGUTU

KATALOGOA BIZKAIKO MUSEOAK OLGETAN EZAGUTU

Gure museoek, gure gizarteko ondare historiko eta etnografikoa, Bizkaiko artea eta kultura, gordetzen eta erakusten dute. Baina gorde eta erakusteaz ez ezik, museoek urtero jarduera didaktiko ugari eta zabala antolatu eta eskaintzen dituzte. Ekintza guzti hauek Bizkaiko Museoetako hezkuntza programa osatzen dute, zeina ikas-komunitatearen beharrei egokituta dauden hainbat aukera eskaintzen duen.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen aldiz era bateratu baten Bizkaiko Museoen hezkuntza eskaintza osoa aurkezten du, Olgetan Ezagutu lelopean. Museoek ikastetxeei eskaintzen dieten jarduera multzoa biltzen da, hain zuzen ere. Argitalpenak gainera, gaur egun lurraldean dauden museoen erlazioa dakar, eta haietako bakoitzaren gaineko informazio laburra.

 

Gida honen bidez, gure lurraren izana, gure historia, Bizkaiko ohiturak eta izaera ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Gure lurraldeko museoak eta beraiek ikasgelako lanaren osagarri bezala eskaintzen duten aukerak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Ezagutu gaitzazu!

 

 

 

 

 

 

 

Aldundiaren Logoa