Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.
Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.
Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak.
1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.
NEGUKO ORDUTEGIA (abenduaren 1etik aurrera)
Asteartetik larunbatera: 10:00-16:00
Igandeak: 10:30-14:30
Astelehenak itxita
Ordutegi bereziak:
Abenduak 6 eta 8: 10:00-16:00
Abenduak 24 eta 31: 10:00-14:00
Abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6: itxita
Gidatutako bisitak (aurretiazko hitzordua hartuta). Asteartetik ostiralera
Familientzako tailerrak
Hitzaldiak eta proiekzioak
Aldi baterako erakusketak
Harrera
Saltokia
Liburutegia
Egokitutako sarbideak
Guneen alokairua
Orokorra: 3,50 €
Murriztua: 2 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak, eta 10 lagunetik gorako taldeak)
Doan: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak, behar bezala egiaztatuta, Museoaren Eguna: larunbata, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Galernaren Urteurrena, Arrain Azoka, Itsasaldeko Museoen Eguna, Nagusi txartela, ICOM txartela.
Eskoletako taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko.
Bisita gidaturako taldeak (aurretiazko hitzorduaz): 10 lagunetik gorako taldeak, 1,50€ lagun bakoitzeko, gehi 10€