Bilboko Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoa Bizkaiko hiriburuko museo zaharrenetako bat da. Ia hamarkada batez itxita egon ostean, 2006an zabaldu zizkion ateak publikoari gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza elizan. XIX. mendearen amaieran estilo Neogotikoari jarraituz eraikitako tenplu zahar honetan kokatuta egoteak, balio gehigarri garrantzitsua ematen dio museoari.

Duela 80 urte baino gehiago sortu zen eta erakusgarri dituen lanen aukeraketa eta kalitatea dela eta, Europa mailan, genero berdineko museoen artean, onenetariko bat da.

Garai ezberdinetako eskultoreen maisulan handien erreplika zehatzak gordetzen ditu, hala nola, Samotraziako Garaipena, Miloko Venusa, Laokoontea edota Michelangeloren Moisesa.

Bilboko Berreginen Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Sorkunde Aiarza
Helbidea: San Francisco, 14. 48003. BILBAO
Telefonoa: 946 79 02 55
Posta elektronikoa: info@bbmuseoak.eus
Web orrialdea: www.museoreproduccionesbilbao.eus

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-13:30 / 16:00-19:00
Igandeak:
10:00-14:00
Astelehenak:
itxita

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak eta tailerrak
Marrazketa eta ikastaroak (Mirasol Kondea kaleko egoitzan)
Espazioen alokairua

 

Tarifak

Sarrera orokorra: 3€

Sarrera murriztua: 1,50€ (ikasle eta 10 baino gehiagoko taldeak)

Doakoa: pentsionistak, langabetuak, 12 urte baino gutxiagoko umeak eta ezinduak)

Museoaren Eguna: osteguna

Aldundiaren Logoa