Meatzaritzaren Museoa

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, meatzal kultura eta historiaren ikerketa, babesa eta difusioa du helburu. Hau agerian geratzen da boluntarioz osatutako Meatzaritzaren Museo Kultur Elkarteak berreskuratu eta zaharberritu dituen piezen bilduman, gaur egun museoan ikus daitekeena.

Meatzal ondareak bistan uzten du burdinaren ustiapenak industrian izandako garrantzia, paisaia natural, sozial eta ekonomikoan aldaketa ikaragarria eraginez.

Gaur egun, mendi hauetan mineral ustiapenaren aztarna ikusten da. Adibiderik onena Bodovalleko meatza da.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Haizea Uribelarrea
Helbidea: Campodiego Auzoa, zenbakirik gabe. 48500. GALLARTA (Abanto-Zierbena)
Telefonoa: 946 36 36 82
Posta elektronikoa:
informacion@meatzaldea.eus
Web orrialdea: www.meatzaldea.eus

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-19:00 (uztaila eta abuztuan 20:00ak arte)
Larunbatak eta jaiegunak: 11:00-14:00 / 16:00h-19:00 (uztaila eta abuztuan 20:00ak arte)
Igandeak: 11:00-14:30
Astelehenak: itxita
Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Abenduak 6 eta 8 Goizetan 9etatik 14etara Arratsaldetan 16etatik 19etara

Abenduak 24 eta 31 Goizean 9etatik 14etara

Zerbitzu osagarriak

Aurrez hitzartutako bisita gidatuak
Doako audioguidak
Ikasleentzako tailerrak eta ekintza didaktikoak
Denda eta liburudenda
Egokitutako sarbideak
Aparkalekua

Tarifak

Orokorra: 3€
Murriztua: 2€ (ikasleak, jubilatuak, 8-12 urte bitarteko umeak)
Taldeak: 2,50€ (12 pertsona gutxienez, gidarik gabe)
Doako sarrera: 8 urte baino gutxiagoko umeak, audiogidak, bazkideak, langabeak, irakasleak…)
Bisita gidatuak:3€ euskaraz / 4€ erdaraz

Aldundiaren Logoa