Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an zabaldu zen. Museoa tematikoa da eta bakearen kultura du gaitzat. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketan oinarritzen da. Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da:

1. Zer da bakea?
Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?
Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.

3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan?
Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Iratxe Momoitio
Helbidea: Foru plaza, 1. 48300. GERNIKA-LUMO
Telefonoa: 946 27 0213
Posta elektronikoa:
museoa@gernika-lumo.net
Web orrialdea: www.museodelapaz.org

Ordutegia

URTARRILA:

Maintentze lanak direla eta itxita egongo da 1etik 29ra.

 

URTARRILAREN 30etik OTSAILAREN 29ra:

  • ASTELEHENA: itxita
  • ASTEARTE-OSTIRALA: 10:00-18:00
  • LARUNBATA: 10:00-14:30 / 16:00-18:00
  • IGANDEA: 10:00-14:30

 

MARTXOAREN 1etik URRIAREN 27ra:

  • ASTELEHENA: 10:00-14:30
  • ASTEARTE-LARUNBATA: 10:00-19:00
  • LARUNBATA: 10:00-14:30

 

URRIAREN 28tik ABENDUAREN 29ra:

  • ASTELEHENA: Cerrado
  • ASTEARTE-OSTIRALA: 10:00-18:00
  • LARUNBATA: 10:00-14:30 / 16:00-18:00
  • IGANDEA: 10:00-14:30

 

*** ABENDUAREN 5etik 8ra:

  • OSTEGUN-LARUNBATA: 10:00-19:00
  • IGANDEA: 10:00-14:30

 

23tik 25era eta 30etik 31era: Itxita.

Zerbitzu osagarriak

Memoritour Gernika ibilbide gidatuak

Bisita gidatuak 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez)
Taldeentzat aurretiaz zita eskatuta
Doako bisita gidatuak norbanakoentzat Aste Santu, udan eta egun berezietan 13.00an.
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua
Hezkuntza arloa
Denda
Aldi baterako erakusketak eta erakusketa bidaiariak.
Museora sarrera eta gerra garaiko babeslekura bisita gidatua

Tarifak

Sarrera arrunta: 6€

Sarrera murriztua: 4€ (Taldeak, ikasleak, erretiratuak, familia ugariak, erromesak)

Aldibaterako erakusketara sarrera: 2€

Doako sarrera: ICOM-eko kideak,12 urte arteko neska-mutikoak,Desgaitasuna duten pertsonak, Euskadiko irakasleak (akreditazioa erakutsi beharko da),Larunbat arratsaldeak (neguan: 13:00-16:00; udan: 16:00-19:00), Zenbait egun berezitan (Urtarrilak, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna; Martxoa, Euskal Kostaldearen Museoen eguna; Apirilak, Gernikako bonbardeaketaren urteurrena; Maiatzak, Museoen Nazioarteko eguna; Irailak, Bakearen Nazioarteko eguna; Azaroak: Memoriaren eguna; Abenduak, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna).

MEMORITOUR GERNIKA (ibilbide gidatua ):

Nagusiak: 6€ / Gazte, jubilatu eta langabetuak: 5€ / 12 urtetik beherakoak: 0€

***12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5€/ikasleko

SARRERA MUSEORA ETA MEMORITOUR GERNIKA:

Nagusiak: 10€ / Gazte, jubilatu eta langabetuak: 7€ / 12 urtetik beherakoak: 0€

***12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5€/ikasleko

SARRERA KONBINATUAK

TXARTEL BAKARRA: Gernikan dauden zenbait museo bisitatzeko aukera ematen duen txartel bateratua, besteak beste Gernikako Bakearen Museoa. Turismo bulegoan salgai.

EUSKAL KOSTALDEAREN MUSEOEN SAREKO TXARTELA: hainbat abantaila eta beherapen eskaintzen ditu. Doakoa da.

*** Ordainketa modua euroetan (€) edo kredituzko txartelarekin.

Aldundiaren Logoa