Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.
Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.
2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.
Zuzendaria: Marta Zabala Llanos
Helbidea: El Pobal auzoa. Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550. MUSKIZ
Telefonoa: 629 27 15 16
Posta elektronikoa: elpobal@bizkaia.eus
Web orrialdea: wwwww.bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal
Bisita guztiak gidatuak dira
Eskola taldeentzako jarduerak:
Gida didaktikoak
Ogia edo taloa egiten
Burdin tailerra
Burdinolen ibilbidea
Zuhaitzak nagusi
Ura eta energia
Gaztelutxiki-Castillo de Muñatones
Liburutegia
Denda
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna
Aparkalekua