Balmasedako Historiaren Museoa

Museo hau 2003. urtean ireki zuten, eta Balmasedako historiarekin loturik dauden artelanen, liburuen, agirien eta antzinako objektuen bilduma ikus dezakegu bertan. XV. mendean Juan López de la Puente jaunak fundatutako San Juan del Moral deritzon eliza zaharraren barruan dago. Eliza hori hiribilduko alde zaharrean dago, Kadagua ibaiaren ertzean.

Erakusketa sei ataletan dago egituratua. Ondokoak dira atalok:

Hiribilduaren historia. 1199. urtean fundatu zuen Lope Sánchez de Mena jaunak, eta Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen.

Balmasedako pertsona ospetsuak.

Ekitaldi kulturalak. Aste Santua. Erdi Aroko merkatua. Independentzia gudan zehar Napoleonen tropen esku hiribilduaren errekuntza

Ondare historiko-artistikoa. Hiribilduan arkitektura erlijioso eta zibil aipagarria dago, eta alde zaharra ere bikaina dela esan daiteke, antzinako hiribildu baten berezko egiturari eusten jakin duena.

Balmasedako industriak eta tradizioak. Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina).

Jose Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu.

Balmasedako Museoa

Datu orokorrak

Helbidea: San Joan Bataiatzailea eliza. Martin Mendia kalea 19 . 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 657 79 58 06
Posta elektronikoa: pbsanudo@balmaseda.eus / bh.museoa@balmaseda.eus
Web orrialde:www.balmaaseda.eus

Ordutegia

Negura (urritik maiatzera, biak barne)

Asteartea-igandea (goizez): 10:00-14:00

Ostegunak eta ostiralak (arratsaldez):16:30 -19:30

Astelehenak eta jaiegunak: Itxita

Uda (ekainetik irailera, biak barne)

Asteartea-igandea (goizez): 10:00 - 14:00

Ostegunak eta ostiralak (arratsaldez): 17:00 -20:00

Astelehenak eta jaiegunak: Itxita

 

 

Zerbitzu osagarriak

Doako bisita gidatuak

Tarifak

Doako sarrera.

Aldundiaren Logoa