Balendin Berriotxoa Museoa

Museo honetan San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin loturik dagoen objektu eta agirien bilduma bitxia erakusten da. Hasieran santuaren jaiotetxean egon zen Museoa, baina 1966. urtetik aurrera Elorrioko Santa Ana komentuko areto batzuetan dago. 2003. urtean, gaur egun ikus ditzakegun instalazioak inauguratu ziren. Museoan santuaren bizitzaren zenbait aldiren berri jakingo dugu: bere familiarekin Elorrion igaro zituen umetako urteak eta Logroñoko Apaizgaitegian izan zuen prestakuntza-prozesua. Ondoren, Filipinetara egin zuen bidaia dator, eta Tonkinen (Vietnam) burutu zuen misio-jarduera, harik eta 1862. urtean martiri bilakatu eta haren erlikiak Bizkaira etorri arte. Bisitaldia amaitzeko, Santuaren beatifikazio eta kanonizazio prozesua jasotzen duten panel batzuk ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide osoan zehar agiriak, argazkiak, mapak, testu autografoak, pinturak, urrezko piezak eta jantziak ikus daitezke, eta bai San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia den San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin eta lanarekin zuzenean loturik dauden gauza batzuk.

Balendin Berriotxoa Museoa

Datu orokorrak

Helbidea: Elizburu, 4 (Santa Ana Monasterioa). 48230. ELORRIO
Telefonoa: 946 82 04 55 / 629 65 34 18
Posta elektronikoa:
info@museoberrio-otxoa.com
Web orrialdea: www.museoberrio-otxoa.com

Ordutegia

Astearteak, ostegunak, ostiralak, larunbatak eta igandeak: 11:00-13:00 / 16:00-18:00
Bisitaldi gidatuak egingo dira, aurretiaz erreserba eginda.

Zerbitzu osagarriak

Bisitaldi gidatuak, aurretiaz hitzordua ezarri ondoren. Bisitaldiotan Santa Ana komenturako eta Elorrioko Sortzez Garbiaren basilikarako ikustaldiak ere sartzen dira.

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa