Historia, paisaia batena edo industriakoa bezalako prozesu batena, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen historia ere bada. Industriaren garapenaren hasieran burdina funtsezko lehengaia izan zen, baina itsasadarrak ere antzeko garrantzia izan zuen.
Horregatik, Rialia-Industria Museoak hiru gai nagusi jorratzen ditu bere funts iraunkorrean: GIZONA, BURDINA eta ITSASADARRA. Izan ere, gai horiek ikuspegi historiko, etnografiko eta artistikotik jorratzen ditu.
Rialia-Industria Museoak lehen mailako kultur ekipamendua eskaini nahi die herritarrei, kultura, arte, historia eta etorkizunerako espazio irekia izan dadin.
Rialiak gozamenerako espazioa ere izan nahi du; iragana ikasteko, langileak omentzeko eta joera artistiko berrien toki adierazgarria bihurtzeko.
Industriaren Museoaren bilduma SEPIren funts historiko-artistikoek osatzen dute, batez ere honakoek: Portugaleteko Udalari 25 urterako laga zaion pintura-lan kopuru handia; Nicolás Martínez Ortiz de Zarate, García Ergüin, Nicolás Esparza, Luna y Novicio edo Ricardo Gómez Gimenoren lanak; eta Rialia bilduma. Lan horiek guztiak udalak erosi ditu edo dohaintzan eman dira.
Paseo la Canilla Z/G 48920, Portugalete
Tel.: 944 724 384
4elb. elektronikoa: rialia@portugalete.org
www.rialia.eus
Neguko ordutegia urritik martxora:
Astelehenetan itxita
Asteartetik larunbatera 10:00 h - 14:00 h / 16:00 h - 18:00 h
Igandea eta jaiegunetan 10:00 h - 14:00 h
Udako ordutegia apiriletik irailera:
Astelehenetan itxita
Asteartetik larunbatera 10:00 h - 14:00 h / 16:00 h - 19:00 h
Igandea eta jaiegunetan 10:00 h - 14:00 h
Abenduaren 24an eta 31ean: 10:00 h - 14:00 h
Itxita: astelehen guztietan, Urtarrilaren 1ean eta 6an,
Abuztuaren 15ean eta 16an, eta Abenduaren 25ean.(egun berezien
kasuan, kontsultatu webgunea)
Aurrez ezarritako bisita gidatuak (10 pertsona gutxienez, 20 gehienez)
Ikasle eta familientzako tailerrak