-
Arte Ederren Bilboko Museoa
Arte erromanikotik hasita, eta lehen abangoardiak eta haren eratorpen garaikideak jorratu arte, Arte Ederren Bilboko Museoak ibilbide historiko bat eskaintzen du, mendebaldeko artearen eremuko artista, estilo eta eskola nagusiak obra adierazgarrien bidez ikusteko. Bildumak artearen historiako maisu nabarmenak hartzen ditu barnean, hala nola Lucas Cranach Zaharra, Sofonisba Anguissola, Martin de Vos, El Greco, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Orazio Gentileschi, Francisco de Goya, Joaquín Sorolla, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Ignacio Zuloaga, Francis Bacon, Eduardo Chillida, Antoni Tàpies edo Miquel Barceló . Gure inguruko artista ugari dago, eta, beraz, euskal artearen bildumarik onena da: Adolfo Guiard, Darío de Regoyos, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta, Jorge Oteiza edo goian aipatutako Zuloaga eta Chillida , bakan batzuk aipatzeagatik. Arte Ederren Bilboko Museoa
-
Dolomitas Antzinako Lantegi Mu...
Raneroko Haitzean, Pozalagua Kobazuloaren ondoan kokaturik zegoen Donosa Harrobiaren ustiapena hasi zen 1956an. Dolomia minerala erauzten zen, aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik Ambasaguas Auzoraino eramaten zena, non deskarga-geltokia eta labeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko, Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresentzat. Aireko tranbiaren ibilbideak 3 kilometro inguruko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko Tranbia hau Bizkaiko azkena izan zen eta funzionatzeari utzi zion 1976 urtean, harrobia itxi zutenean. 2002an Eusko Jaurlaritzak deskarga geltokia Ondare Kulturala deklaratu zuen. Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegiak aukera ematen digu Lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita Ondare Industriala desberdin batean ezagutzeko ere. Telefonoa: 696 44 63 01 / museodolomitas@gmail.com Ambasaguas auzoa, z/g (Turismo bulegoaren ondoan) 48891 Karrantza
-
BURDIN HESIA
Eusko Jaurlaritzak 1936tik eta 1937ra bitartean eraiki zuen babeserako lerrotik hurbil kokatuta dago, Burdin Hesiaren Memorialak gaur egungo eszenografia argiaren bidez azaltzen ditu eraikuntza honen arrazoiak, gotorlekuen ezaugarriak eta nolakoa izan zen Francoren armadak egindako eskuratzea: 48 orduko borroka biziak erabaki zuen Bilbo hartzeko bataila. Bakerako Hezten programa. 2016an hezkuntza programa bat martxan jarri da DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendurikoa, museoa eta inguruko gotorlekuak ezagutzeko.
-
ANDRÉS URDANETA MUSEOA
Urdaneta ikastetxeko Andrés de Urdaneta Natur Historia Museoa Mineralogia y Paleontologia Museo, Talde eta Bildumen Elkarteko (AMYP) kidea da. Museoaren bildumak gure iraganeko aztarnak eta oraineko atalak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Munduko txoko guztietako zuhaitz-espezieak edo talde kristalografiko ezberdinen mineralak daude ikusgai Museoan, besteak beste; hainbat taxon zoologikotan menturatu gaitezke edo, berton ikusgai dauden era geologikoetako fosilen bitartez, bizitzaren eta Lurraren historian zeharreko bidaia egin dezakegu, eta gure planetan etengabe bilakatzen ari diren formen ikuspegia lortu. Museoan ikusi eta goza ditzakegun elementu ugariren artean, hauek nabarmenduko ditugu: Zuhaitzak: Ipar Amerikako sekuoiak, Japoniako kriptomeriak, Europako gorostiak eta Australiako mimosak. Fosilak: mastodonte baten atzeko hagin bat, haitzuloetako hartz baten hortz bat, armadilo baten babes-plaka edo clypeaster bat. Mineralak: Euskal Herrian aurkitu den septaria bikoitzik handiena, karamelu koloreko blenda, goethita irisatua, kaltzedonia korala eta igeltsu orrazkara. Animaliak: kaxalote baten hezurdura, krokodilo nilotarra, hartz arrea, kolibriak, koral-bilduma, maskorrak, tximeletak, arrainak, narrastiak, urlehortarrak, hegaztiak eta ugaztunak, kontinente guztietakoak. Museoak Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Felipe Printzea Museoaren inaugurazioan parte hartu du, museoaren funtsetako mineraletako batzuk maileguan utzita. Era berean, kaxalotearen eskeletoa Gasteizko Artium Museoan egon da Joan Fontcuberta artistak 2003ko ekainetik irailera bitartean egin zuen «Euskaldunen uhartea» erakusketan.
-
EUSKARAREN ETXEA
Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana dezakegu. Alde batetik, azken bi solairuek gunea osotzen dute euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko. Gauzak hala, hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
-
AGURTZA ITSASONTZIA I.Z.
Gure kostaldeko baxurako arrantza-ontzien egiazko modelo hori Lekeitioko Murelaga Ontziolan eraikitakoa da. Ontzi hori hogei urtetik gora ibili da lanean –XX. mendearen bigarren erdian- Kantauri itsasoan. Denbora tarte horretan, gure kostaldeetara iristen diren urek izandako oparotasunaren lekuko izan da. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartu dira itsasontziaren egurrezko erraietan. Orain, zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua, gure ondarearen altxorretako bat den eta Santurtziko kaian hain ugariak izan ziren ontzi haien adibide den itsasontzi honetan barneratuta. Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana. Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua. Santurtziko portua arrainez hornitu zuten ontzien eredu garbia da Agurtza. Hegaluzeek ez ezik, sardinek, berdelek, txitxarroek eta antxoek ere bete zituzten haren zurezko erraiak. Orain gure ondarea den altxor honen bidez, zeuk ere izango duzu arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera. Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu. Erreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA atalean egin daiteke. visitsanturtzi.eus/eu/esperientziak/agurtza-itsasontzi-museoa/ Iraupena: 60´ Beharrezko: Eguraldiaren araberako arropa Hizkuntzak:Euskara; Gaztelania; Ingelesa; Frantsesa Erreserba egitea beharrezkoa da.
-
ITSASOA MUSEOA
Santurtziko itsas historiarekin lotutako eraikin garrantzitsuenak, arrantzaleen kofradiak, antzinako edertasuna berreskuratu du. Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroak Santurtzik eta itsasoak arlo guztietan izan duten loturaren berri ematen du, lanean, kulturan, arlo sozialean eta ludikoan, aintzat hartuta itsas ondarearen parterik garrantzitsuena pertsonak direla. Zentroak publiko ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu: bisita gidatu antzeztuak, dastatze-gidatuak, enkanteak, itsas tailerrak.... Erreserba eta informazio gehiago "ZER EGIN BISITA GIDATUA" eta "ZER EGIN FAMILIENTZAKO TURISMOA" atalean egin daiteke. Museo honek Euskal Kostaldeko Museoen sarean parte hartzen du. : www.losmuseosdelacostavasca.com
-
Antzasti
Antzasti Euskaldunon Etxea Dima herrian dago, Bizkaiko hego ekialdeko enklabe paregabean, eta Euskal Herriko mendikate bereizgarrienetako batek inguratuta, Urkiola parke naturaleko sarreran eta Gorbeako parke naturalaren parean. Bertan, Cristina eta Elena Amezaga ahizpek balio antropologiko handiko museo bat sortu dute, XIX. mendetik XX. mendera eguneroko bizimodua eta emakumeek landa nahiz hiri eremuan izan zuten papera erakusteko asmoz . Atzaztik 360ºko ibilbidean Arratiako baserri bat (museoa dagoen edifizio bera) eta XIX. mendeko Bilboko etxebizitza burges bat ditu espazio kontrajarrietan . Harmonia ederrean daude biak, eta materialen katalogoa sekulakoa da. Etxeko bizitzaren protagonista den emakumearen begiradaren bidez, kontrastez beteriko ibilbidea planteatzen da, bi etxebizitzetako egonaldiak direla eta. Antzazti denboraren kapsula bat da, eta garai hartako bizimodua, aisia eta lana kontu handiz apaindutako eta testuinguruan kokatutako giroen bidez erakusten ditu.
-
Kurutzesantu Museoa
Kurutzesantu Museoan Kurutziagako gurutzea dago, estilo gotikokoa eta ederra benetan. Monumentu Nazionala da. Hareharrian zizelkatua dago eta lau metro baino gehiago neurtzen ditu. Durango uriko jurisdikzioaren mugarria zen eta Kurutziaga kalean kokatzen zen. Durangoko Heretikoak pasarte historikoarekin ere harremana duela pentsatu izan da, bekamanezko monumentu gisa. Vera Cruz ermita, Vera Cruz kofradiaren egoitza izan da, udal hauteskundeak bertan egiten zituzten eta herritarrak elkartzeko tokia ere izan zen.