-
Euskal Herria Museoa
Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen. Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da. Euskal Herria Museoa
-
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa munduko arte moderno eta garaikideko museo nabarmenetakoa da nazioartean eta Euskadira turistak erakartzen dituen arrazoi nagusienetakoa da: urtero milioi bat inguru bisitari etortzen dira mundu osotik Museoaren arte-programazio bikaina ezagutzeko, esperientzia paregabea biziko dutela jakitun. Arte-programazioari dagokionez, Guggenheim Sarean sartuta dauden museoen funtsei dagokien bilduma iraunkorreko aurkezpenez gain, aldi baterako erakusketen programa bat du, asmo handiko programa. Museoa barne hartzen duen eraikin zoragarria Frank Gehry arkitekto ipar-amerikarrak diseinatu zuen. Eskultura handi bat sortu zuen, forma organikoak eta material bereziak erabiliz, hala nola kareharria, beira eta kanpoalde gehiena janzten duen titanio bereizgarria. Guggenheim Bilbao Museoa
-
Medikuntza Historiaren Euskal ...
Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako bestelako herrialdekoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak. Gure ondare zientifikoa gordez gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jarriz gain, Museoak publikoaren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea du helburu. Medikuntza Historiaren Euskal Museoa
-
Arrantzaleen Museoa
Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik. Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia. Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak. 1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz. Arrantzaleen Museoa
-
Bilboko Berreginen Museoa
Bilboko Berreginen Museoa Bizkaiko hiriburuko museo zaharrenetako bat da. Ia hamarkada batez itxita egon ostean, 2006an zabaldu zizkion ateak publikoari gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza elizan. XIX. mendearen amaieran estilo Neogotikoari jarraituz eraikitako tenplu zahar honetan kokatuta egoteak, balio gehigarri garrantzitsua ematen dio museoari. Duela 80 urte baino gehiago sortu zen eta erakusgarri dituen lanen aukeraketa eta kalitatea dela eta, Europa mailan, genero berdineko museoen artean, onenetariko bat da. Garai ezberdinetako eskultoreen maisulan handien erreplika zehatzak gordetzen ditu, hala nola, Samotraziako Garaipena, Miloko Venusa, Laokoontea edota Michelangeloren Moisesa. Bilboko Berreginen Museoa
-
Bilboko Zezen Museoa
Luzatu da ate zabalik jardunaldia MAIATZAK 20ra arte (astelehena), honako ordutegiarekin: 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Bilboko Vista Alegreko Zezen Plazako Zezen Museoa 1995eko ekainaren 9an irike zen. Bilboko Zezen Museo Tauromakiaren Historiaren zortzi aro nagusiak biltzen dituen unitate didaktiko gisa dago antolatua. Erakusgai dauden testuak osatzeko ehundik gora argazki daude, Zezen famatuen buruak eta Egaña pikadorearen beste bat, “Cocherito”-ren estoke bat, “Costillares”-en kapotea, liburuak eta Bilboko aintzineko plazen maketak… Bilboko Zezen Museoa
-
Euskal Abertzaletasunaren Muse...
XIX. mendetik gaurdaino bildutako jatorrizko materialak gordetzen ditugu, eta etengabeko bilakaeran gaude, partikularrek emaitzak egiten dituztelako. Bildumak, balio historikoa izateaz gain, balio sentimentala ere badu. Gure funtsen artean, ehun-bilduma bat dugu, besteak beste, bandera, zapi eta osagarriz osatua; gure memoria historikoaren atal garrantzitsu baten gordailua. Bestalde, argazkien funtsa nabarmendu behar dugu: ilustrazioak, eta arte grafikoak; euskal ondare soziopolitikoko lekukotasun historikoak dira, gehienbat XX. mendearen erdialdeko gerraren eta erbestearen adierazgarri. Jarduera didaktikoak antolatzen ditugu, gazteen jakintza aberastu, eta gure herriko historiaren partaide izan daitezen lortzeko. Erakusketa iraunkorra itxita dago orain, obrak egiten ari direlako. Hala ere, Euskadi osoa zeharkatzen duten aldizkako erakusketak jartzen ditugu, eta, gehienetan, doako jarduera didaktikoak egiten ditugu aldi berean.
-
Orozkoko Museo Etnografikoa
Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran. Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez. Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak. Orozkoko Museo Etnografikoa
-
Itsasmuseum Bilbao
Itsasmuseum Bilbao Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna jasotzen du Itsasmuseumek, eta bertako jendeak itsasoarekin duen harreman estua islatzen du, nortasun eta tradizio paregabeak sortu baititu. Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsas ondarea zaintzeko eta zabaltzeko lan egitea du helburu nagusia, ikuspegi didaktiko eta parte-hartzailetik, bertako eta atzerriko bisitariei begira. Euskalduna ontziola zaharrean dago, eta Abandoibarra pasealekuaren zati da, Guggenheim eta Euskalduna Jauregiaren ondoan. Erakusketa iraunkorra kanpoaldean hasten da. Bertan, ondare eta historia aldetik balio handia duten piezak daude, hala nola dikeak, 150 urte baino gehiagoko historia dutenak, Carola garabia, arte garaikideko piezak eta itsasoko eta industriako beste objektu batzuk, besteak beste. Gainera, Itsasmuseumek aldi baterako erakusketak eta hitzaldi zikloak, tailerrak eta itsas gaietako beste jarduera batzuk eskaintzen ditu.