-
Meatzaritzaren Museoa
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, meatzal kultura eta historiaren ikerketa, babesa eta difusioa du helburu. Hau agerian geratzen da boluntarioz osatutako Meatzaritzaren Museo Kultur Elkarteak berreskuratu eta zaharberritu dituen piezen bilduman, gaur egun museoan ikus daitekeena. Meatzal ondareak bistan uzten du burdinaren ustiapenak industrian izandako garrantzia, paisaia natural, sozial eta ekonomikoan aldaketa ikaragarria eraginez. Gaur egun, mendi hauetan mineral ustiapenaren aztarna ikusten da. Adibiderik onena Bodovalleko meatza da. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
-
Gernikako Bakearen Museoa Fund...
Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an zabaldu zen. Museoa tematikoa da eta bakearen kultura du gaitzat. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketan oinarritzen da. Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da: 1. Zer da bakea? Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia. 2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere. 3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan? Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa
-
El Pobaleko Burdinola
Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean. Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko. Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko. 2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute. El Pobaleko Burdinola
-
Aste Santuko Pausoen Museoa
Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoan Bilbon inoiz egin den tailu-erakusketarik garrantzizkoenetakoa eskaintzen da. Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, kultura, arte eta historia arloetan berebiziko balioa duena. Prozesio-pauso bakoitzak Jesukristoren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Biztueraren eszena bat irudikatzen du. Horrela, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zigorren edo Gurutziltzaketaren pausoek, benetakoak baino zertxobait tamaina handiagoekin, kristau fedearen unerik garrantzitsuenak erakusten dizkigute. Horiekin batera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira. Tailuok XVIII. eta XX. mendeko lanak dira, hamahiru prozesio-pausotan elkartuak; adituen iritzian, horietako asko benetan lan bikainak dira. Pausoen Museoaren osagarri, ondoko gaiak ere erakusten dira bertan: balio handiko brodatuak eta urregintzako laginak, gure Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa ederra eta Bilboko kofradiakideen jantziak. Horiek guztiok Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegin eta zehatza egiteko aukera emango digute. Aste Santuko Pausoen Museoa
-
Balmasedako Historiaren Museoa
Museo hau 2003. urtean ireki zuten, eta Balmasedako historiarekin loturik dauden artelanen, liburuen, agirien eta antzinako objektuen bilduma ikus dezakegu bertan. XV. mendean Juan López de la Puente jaunak fundatutako San Juan del Moral deritzon eliza zaharraren barruan dago. Eliza hori hiribilduko alde zaharrean dago, Kadagua ibaiaren ertzean. Erakusketa sei ataletan dago egituratua. Ondokoak dira atalok: Hiribilduaren historia. 1199. urtean fundatu zuen Lope Sánchez de Mena jaunak, eta Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen. Balmasedako pertsona ospetsuak . Ekitaldi kulturalak. Aste Santua. Erdi Aroko merkatua. Independentzia gudan zehar Napoleonen tropen esku hiribilduaren errekuntza Ondare historiko-artistikoa . Hiribilduan arkitektura erlijioso eta zibil aipagarria dago, eta alde zaharra ere bikaina dela esan daiteke, antzinako hiribildu baten berezko egiturari eusten jakin duena. Balmased ako industriak eta tradizioak . Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina). Jo se Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu. Balmasedako Museoa
-
Muñatones Gaztelua
Muñatones Gaztelua XIV. eta XV. mendeetan, bandoen arteko borrokek Euskal Herria hondatu zuten garaian izan zen eraikitze-prozesu luze baten emaitza da. Monumentu-multzo izendatu zuten, gorde diren aztarnen kalitatea eta eraikinaren balio historiko aparta direla-eta. Kanpoko harresien sistemagatik, hauxe dugu gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra. Gainera, arma- eta letra-gizona izan zen Lope Gartzia Salazar boteretsuari lotuta dago, alegia, Bienandanzas e Fortunas obra ezagunaren egileari. El Pobaleko Burdinolak ere harreman estua du bandoen garaiko gotorleku honekin. Lope Gartzia kronikagilearen iloba zen Otxoa Salazarrek eraiki zuen burdinola XVI. mendearen hasieran, eta bere ondorengoek 200 bat urtez eutsi zioten burdingintza-negozioaren jabetzari. Bi monumentuetara –gaztelura eta burdinolara– egin daitekeen ikustaldiak desberdinak baina aldi berean osagarriak diren Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak erakusten ditu. Bi agertokiek ahalmen handia dute garai haiek gogora ekartzeko, eta horien bitartez landa-guneetako nobleen bizimodua eta beren boterearen oinarri ziren aberastasunen iturriak ezagutuko ditugu. MUÑATONES GAZTELUA
-
Balendin Berriotxoa Museoa
Museo honetan San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin loturik dagoen objektu eta agirien bilduma bitxia erakusten da. Hasieran santuaren jaiotetxean egon zen Museoa, baina 1966. urtetik aurrera Elorrioko Santa Ana komentuko areto batzuetan dago. 2003. urtean, gaur egun ikus ditzakegun instalazioak inauguratu ziren. Museoan santuaren bizitzaren zenbait aldiren berri jakingo dugu: bere familiarekin Elorrion igaro zituen umetako urteak eta Logroñoko Apaizgaitegian izan zuen prestakuntza-prozesua. Ondoren, Filipinetara egin zuen bidaia dator, eta Tonkinen (Vietnam) burutu zuen misio-jarduera, harik eta 1862. urtean martiri bilakatu eta haren erlikiak Bizkaira etorri arte. Bisitaldia amaitzeko, Santuaren beatifikazio eta kanonizazio prozesua jasotzen duten panel batzuk ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide osoan zehar agiriak, argazkiak, mapak, testu autografoak, pinturak, urrezko piezak eta jantziak ikus daitezke, eta bai San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia den San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin eta lanarekin zuzenean loturik dauden gauza batzuk. Balendin Berriotxoa Museoa
-
Loizaga Dorrea. Ibilgailu zaha...
Loizaga Dorreko ibilgailu zaharren museoa, Galdames herriko Concejuelo Gaztelu berreraikian kokatzen da. Museo horretara eginiko bisitak, ibilgailu zaharrak jasotzen dituen munduko sorta hoberenetako batez gozatzeko aukera emango digu. Kontserbazio egoera ezin hobean dauden Hispano-Suiza, Ford, Ferrari, Jaguar, Lamborghini, Mercedes edo Cadillac bezalako enpresa mitikoen modelo esklusiboak. Hala eta guztiz ere, museo honetara eginiko bisitan aurki dezakegun gauzarik bikainena, Rolls-Royce markako ibilgailuen munduko sortarik osatuena da. 1998. urtean BMW enpresak Rolls-Royce erosi zuen arte, enpresak eginiko modelo guztiez gozatzeko aukera izango dugu. Guztiak, kontserbazio egoera ezin hobean aurkitzen dira. Loizaga Dorrea. Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa info@torreloizaga.com Móvil: +34 649412001
-
La Encartada fabrika-museoa
La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldati delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate. Ondareari begira interés handia daukanez, miltzoa hamarkada batean zehar zahaberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko. La Encartada fabrika-museoa