Museoak

  • Margarita María. Berriztik mun...
    Vera Cruz mesedetakoen komentuak ezusteko ederra emango digu. Barruan duen museoak Berriztik abiatu, eta planetako txokorik urrunenetara eramango gaitu. 500 urte inguruko bidaia bat izango da, artelanak, dokumentuak, argazkiak, filmak, pantaila interaktiboak… gidari ditugula. Hasteko, komentuaren historia azalduko digu museoak, 1540 inguruan sortu zenetik hasita. Gero, Margarita María López de Maturanaren bizitza eta lan harrigarriaren berri emango digu: XIX. mendearen amaieran komentura iritsi, eta barrutegia kendu, eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien Institutua sortu zuen bertan. Erakunde eraberritua eta abangoardiakoa sortu zenetik, mende bat inguru eman du, ebanjelioaren iragarpenarekin, hainbat herrialdetako emakume behartsuei laguntza ematen, gizartean toki bidezkoagoa lortu ahal izan dezaten. Honen berri izango dugu: komentua eraldatzeko prozesua, komentu osoa nola engaiatu zen, Berriztik atera ziren lehen misiolariak, joan ziren tokietan egin zuten lana… Museoaren hirugarren multzoak Berrizko Mesedeetako Misiolarien oraingo jarduera du hizpide. Herrialde bakoitzak duen errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketatik abiatuta, gaur egungo egoerei eta beharrei erantzuteko egin duten lana jakingo dugu. Margarita María. Berriztik mundura
  • Hontza Museoa, Durangaldeko na...
    Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala, orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz. 1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen, eta egoitza berria hartu zuen, Mañarian, hil zen arte Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazle mañariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean. Lehenengo fasean, 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, “tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak” diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, “Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu” goiburuarekin. Horixe da, izan ere, “gure eginkizuna erakutsiko dizugu”. Hontza Museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa
  • Butroiko Plazentia Museoa
    1999ko urtarrilan Butroiko Plazentia Elkarteak museoa zabaldu eban Plentziako eta eskualdeko historia lehengoratzeko eta erakusteko. Eraikiak sarrera eta bi solairu ditu. Itsasontzien maketek erakusten dabe nabigazioaren bilakaera. Erakusgai dagoen zaharrena da XV. mendeko nao bat. Hau galeoiak ordeztu eban, kargaontzi modura eta baita gudutarako erabiltzen zana, itsas zabaleko nabigazioan erabiltzeko funtsezkoa izan zan XVI. eta XVII. mendeetan. XVIII. mendean itsasontzien tipologia aldatu egiten da, eredu barriak eraiki ziran: fragata, goleta, eta bergantina... Aurrerantzago, XIX. mendean cliperrak, oso bizkorrak eraiki ziran. Gizaldiaren amaieran baporeak belaontzien ordez erabiltzen hasi ziran. Itasontzien tipologiari amaiera emoteko XX. mendean era honetako maketak daude: merkataritza ontziak, ferryak, eta petroliontzi erraldoiak. Maketetariko batzuk dira eleizetako gangetik eskegita jartzeko zinopari modura. Helburu bera dabe itsasontzien koadroak, aipagarriak dira ekaitzen irudidunak. Beste batzuk dira eskifaiako kideren batek oroigarri moduan margoztutakoak. Butroiko Plazentia Museoa

Aldundiaren Logoa